Ikasturtea 2014-2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ikasturtea 2014-2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/04/17

BIZITZAK SALBATZEN DITUEN ABC-a

Azken astean, gorputz heziketako klasean 6.mailako ikasleek saio berezi bati izan genuen, gurenagana mediku, suhiltzaile eta erizain talde bat etorri zen. Beste gauzen artean, pertsona bat konorterik gabe aurkitzen dugunean, nola lagundu diezaiokegun ikasi genuen. Hasieran teoria pixka bat azaldu ziguten.
Ondoren soinketalekuan tailer praktikoa izan genuen.



Hau da IKASITAKOA eta PRAKTIKATUTAKOA....
RCP3 from martau on Vimeo.
Eskerrik asko gurekin egotera etorritako guztiei, horien artean eskolako guraso izan diren eta diren  JON, PEIO eta bereziki CHAROri, zuekin asko ikasi dugulako!

2015/03/18

ERRUGBIA

6. mailako ikasleok, 3 astez errugbian jolasten ikasten egon gara. Horretarako, Xabi guregana etorri da eta bere eskutik ezagutu ahal izan dugu kirol interesgarri hau. Hasieran oso zaila egiten zitzaigun arren, bukaeran jolastutako partidetaz gozatu dugu.


ERRUBIA from martau on Vimeo.


ERRUGBIAN ARITU NAHI DUZU?











BI AUKERA DITUTUZU:
 1.AUKERA
 
2. AUKERA
     - 9 eta 12 urte bitarteko neskak eta mutilak.
    - Noiz? Entrenamenduak astazkenetan 6:30 etan.
    - Non? Deportes de la Universidad de Navarra.
    - Kontaktua: Guillermo de Basterrechea tlf:  687 119 085
    -  korreoa: gdebasterrechea@Yahoo.com

2015/02/26

IÑAUTERIAK

Urtarrileko egun hauetan, Iñauteriak zetozela eta, maila guztietako ikasleak  jo ta ke aritu gara  dantzak ikasten.
 Hori giroa izan duguna!


dantzak from martau on Vimeo.

Azkenean, gogor eta gogoz lan eta egin eta gero dantzak ikasten mozorroak prestatzen,...Iñauteriak ospatzeko eguna ailegatu zen eta izugarri ongi pasatu genuen!

2015/02/24

6. MAILA FRONTOIAN

FRONTOIA from martau on Vimeo.

PIRATEN ABENTURA


 
 
 
Aurten ere, 2. mailako ikasleek Ile Gorri  Pirataren abentura bizi ahal izan dute. Egunero, benetazko piratak izateko probak gainditu behar izan zituzten eta hauek ongi eginez gero, Ile Gorri Piratak altxorra bilatzeko maparen zatiak bidaltzen zizkigun.
 
 
Egun horietan gure gorputza hobe ezagutzeko jolasak eta talde lanean aritzeko jolasak egin genituen.
 
 
Eta azkenean, gogor lan egin eta gero, maparen zati guztiak lortu eta gero altxorraren bila joateko eguna ailegatu zen, ikusi ikusi zer gustora egon ginen!
 
 

 

PIRATAK2014 from martau on Vimeo.

2014/10/29

TXAPAK TUNEATZEN

Kaixo lagunak!
Ikasturte hasieran, jolas garaian txapetan aritzeko jolas berria ikasi dugu. Horretarako norberak bere txapa bilatzeko eta tuneatzeko proposamena egin genuen eta benetazko artistak ikusi ahal izan ditugu, izugarrizko txapa politak diseinatu dituztelako teknika ezberdinak erabiliz.

Ondoren  ikasle batzuk bere txapak nola tuneatu dituzten kontatuko digute.

1.- Ander Goenagaren paperezko txapak.

MATERIALA: tetrabrik bateko tapoia, paper bat, margoak eta zeloa.

NOLA EGITEN DA: 
1.Tapoi bat hartzen duzu eta paper batean bere tamainoko borobil bat margotzen duzu. 
2.-Ondoren, paperezko borobil hau nahi duzun kolore, marrazki,irudirekin,... apaintzen duzu. 
3.-Bukatzeko, zeloarekin paperezko borobil hau tapoian itsasten da.

Nahi izanez gero txapa bikoitza egin dezakezu tamaina bereko bi tapoi itsasiz eta apaintzeko berriz ere pausu berdinak jarraituz.

 2.- Saioa Vergararen margotutako txapak.

MATERIALA:  Azazkalak margotzeko margoa, tetrabrikeko tapoi bat.
EGITEKO MODUA:

"Lehenengo azazkalak margotzkeo margoa hartzen duzu eta txapa osoa kolore batez margotzen duzu, bi hiru aldiz. Ondoren, lehenengo kapa lehortzen denean beste kolore bat hartzen duzu eta gustoko marrazki bat egiten duzu. Hau ere hiru edo lau aldiz errepasatu behar duzu kolorea ongi ikusteko.
Horrela txapa bukatu harte. Oso polita geratzen da."






2014/10/07

JOSTALDIAN ZERTAN ARITU GAITEZKE?

Ikasturte berria hasi da eta berarekin batera, lagunekin jostaldian hamaika jolasetan aritzeko aukera.
Irailan zehar.
Gorputz Heziketako saioetan, genizkien jolasak birpasatu eta jolas berriak ikasi izan ditugu zerrenda luze bat eginez. Hona hemen kurtso hasieran,besteak beste, modan dauden batzuk: hegazkina, txapak, sokasalto, goma, 4x4, saskibaloia, futbola,poliziak eta lapurrak,...

Argazki gehiago ikusi nahi dituzu? Zatoz gurekin jolastera!!


2014/01/09

SOKASALTOA

3. mailako ikasleok 1. hiruhilabetealdian, zenbait egunetan sokasaltoan aritu ginen, bai banaka bai taldeka. Hori dela eta banakako jauziak (aurrera,atzera, helikopteroa, gurutzatua,...) eta taldean aritzeko abestiak ikasi genituen. Hau benetako talde lana eta benetako erronka!
Hona hemen ikasitako abesti batzuk... ikusi eta ikasi gurekin!



SOKASALTO1 from martau on Vimeo.