2014/10/29

TXAPAK TUNEATZEN

Kaixo lagunak!
Ikasturte hasieran, jolas garaian txapetan aritzeko jolas berria ikasi dugu. Horretarako norberak bere txapa bilatzeko eta tuneatzeko proposamena egin genuen eta benetazko artistak ikusi ahal izan ditugu, izugarrizko txapa politak diseinatu dituztelako teknika ezberdinak erabiliz.

Ondoren  ikasle batzuk bere txapak nola tuneatu dituzten kontatuko digute.

1.- Ander Goenagaren paperezko txapak.

MATERIALA: tetrabrik bateko tapoia, paper bat, margoak eta zeloa.

NOLA EGITEN DA: 
1.Tapoi bat hartzen duzu eta paper batean bere tamainoko borobil bat margotzen duzu. 
2.-Ondoren, paperezko borobil hau nahi duzun kolore, marrazki,irudirekin,... apaintzen duzu. 
3.-Bukatzeko, zeloarekin paperezko borobil hau tapoian itsasten da.

Nahi izanez gero txapa bikoitza egin dezakezu tamaina bereko bi tapoi itsasiz eta apaintzeko berriz ere pausu berdinak jarraituz.

 2.- Saioa Vergararen margotutako txapak.

MATERIALA:  Azazkalak margotzeko margoa, tetrabrikeko tapoi bat.
EGITEKO MODUA:

"Lehenengo azazkalak margotzkeo margoa hartzen duzu eta txapa osoa kolore batez margotzen duzu, bi hiru aldiz. Ondoren, lehenengo kapa lehortzen denean beste kolore bat hartzen duzu eta gustoko marrazki bat egiten duzu. Hau ere hiru edo lau aldiz errepasatu behar duzu kolorea ongi ikusteko.
Horrela txapa bukatu harte. Oso polita geratzen da."






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ZURE IRUZKINA