2013/06/04

FLASH MOB BATEN HISTORIA

2. ebaluaketaren zehar 5. mailako ikasleek zoombien flash mob baten proiektua pentsatu eta aurrera eraman zuten. Lana ez zen erreza izan, aurretik aerobikeko pausuak landu, koreografia baten estruktura nolakoa den ikasi eta ondoren denon artean musika aukeratu, taldeka pausoak prestatu eta koreografia montatu  behar izan zutelako.

 Horretaz gain,  egun horretarako, norberak  nahi zuen makilajea  eta jantzia diseinaitu behar izan zuen.


Proiektua aurrera atera ahal izateko talde lana eta ilusioa ezinbestekoak izan ziren.

Eguna ailegatu zen eta berarekin prestaketa lanak...






 Urduritasunak jota, atera aurretik taldeko argazkia!


Eta arratsaldean etxera joateko txirrina jo zuenean, eskolako ateak eta patioa zombis bete zitzaizkigun han zeuden guztiak ustekabean hartuz,...."nortzuk dira hauek?", "zer egin behar dute?",...entzuten zen....



flsmb from martau on Vimeo.
Bukatzeko, eskerrak eman behar dizkiogu proiektu hau gauzatzen lagundu zenuten guztiei, musika arduradunari, argazkiak eta bideoak grabatzeko lana hartu zenutenei, tutoreei gurekin dantzatzen animatu izanagatik,... eta bereziki eskeini nahi diogu, gurekin batera prestatu zuten ikaskideei, baina gaixorik egoteagatik  gurekin egun hartan egon ezin izan zirenei.
flsmb from martau on Vimeo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ZURE IRUZKINA