2013/06/17

 
3X3 TXAPELKETA

 Bi hilabete hauen zehar 5. eta 6. mailako ikasleek,  astean bitan  eta jolas garaian, 3x3 saskibaloiko txapelketa jolastu izan dute. Parte hartzea borondatezkoa izan den arren 19 taldek eman zuten izena hasiera batetik.
Txapelketak luze jo du eta azkenean 5. mailako Hurakanak eta 6. mailako 4 Mosketaroak  taldeak suertatu dira irabazle. ZORIOANAK!!


Baina zorionak ere bai, egunez egun partida guztietan kirolatasunez parte hartu duzuen guztiei, eta zuen lagunak animatzen egon zaretenei giro bikaina jarriz.  Bestetik eskerrik asko, borondatez, epaile lana hartu duzuenei nahiz eta batzuetan pixka bat zaila izan eta kazetari lana hartu duen taldetxoari, beraien esku geratu bait da partida hauen emaitzen jarraipena eta argazkiak egitearen lana. Denen lanari ezker txapelketa hau aurrera atera delako.



Hona hemen txapelketaren irudi batzuk,...






Hurrengo txapelketa arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ZURE IRUZKINA